NOR

EGINBAT talde gaztea eta dinamikoa gara, ilusioz beterik. Gure helburua argia da: zure ideiak entzun, proposamenak prestatu eta ekitaldi ahaztezinak sortzea.

 ZER

Ekitaldi mota guztietarako prest gaude:

  • 🏟 Kirol ekitaldiak: giroa sortu eta partiduak festa bihurtzen ditugu.

  • 🎂 Jai pribatuak: urtebetetzeak, despedidak eta gehiago.

  • 🎶 Kontzertuak eta jaialdiak: soinu eta argiztapen profesionala.

  • 🏢 Enpresa ekitaldiak: aurkezpenak, ospakizunak eta networking.

🟢

PLANGINTZA ETA LOGISTIKA

Ekitaldi bakoitzak antolaketa zorrotza eta xehetasunak zaintzea behar ditu.
EGINBAT-en, ekitaldiaren hasieratik amaierara arteko prozesu guztiak koordinatzen ditugu: espazioen aukeraketa, ordutegien kudeaketa, baimenak eta beharrezko baliabide guztiak.

🟠

MARKETINA ETA KOMUNIKAZIOA

Ekitaldi bakoitza esperientzia ahaztezina bihurtzen dugu.
Komunikazio estrategia eta marketin kanpainak sortzen ditugu, zure ekitaldiak ikusgarritasuna izan dezan eta publiko zabalagoarengana iritsi dadin.

🔵

BABESLEAK ETA SPONSOREKIN HARREMANAK

Aliantza sendoak sortzea arrakastaren gakoa da.
EGINBAT-ek babesle eta sponsoreekin harreman estrategikoak lantzen ditu, ekitaldiari baliabide gehiago eskainiz eta proiektua sendotuz.

🟣

IKUS-ENTZUNEZKO PRODUKZIOA

Irudi eta soinuen bidez emozioak pizten ditugu.
Soinu eta argiztapen profesionalak eskaintzen ditugu, baita bideo-grabaketak eta zuzeneko proiekzioak ere, ekitaldi bakoitza ahalik eta ikusgarri eta hunkigarriena izan dadin.

EGINBAT - ek egindako azken lanaren argazkiak

BelauntzaCup futbol txapelketa.

Gure helburua zure ideiak errealitate bihurtzea da, beti profesionaltasun eta gardentasunez.

Aurrekontua gardenki eta xehetasunekin prestatzen dugu, sorpresarik gabe.”